Trafiko aldaketak, Domu Santu egunean
Domu Santu da ostiralean, eta udalak hainbat neurri hartuko ditu udalak, trafikoari, aparkatzeari eta garraio publikoari eragingo diotenak
Domu Santu eguna dela-eta, udalak hainbat neurri hartu ditu trafikoarekin, aparkatzearekin eta garraioarekin lotuta. Hala, ibilgailuak baterian aparkatzeko erreitako bat gaituko da hilerria ondoan den Egiburuberri industrialderako sarbidean.
Hiri autobusaren E7 lineak igande eta jaiegunetako ohiko ordutegia izango du, eta U33 lineak, berriz, zerbitzu berezia eskainiko du. Hemen kontsulta daiteke ordutegia (klik hemen).