'La Frontera' telesailaren filmaketarengatik, trafiko aldaketak Beraunen
Aparkaleku alternatiboa egokituko dute Pablo Sorozabal plazan.
La frontera filma, hilaren 16an eta 17an grabatzekoak ziren baina bakarrean egin zuten, 17an eguraldi txarra egin zuelako. Grabaketa bukatuko dute orain, zehazki, azaroaren 4an, astelehenarekin. Hori dela-eta, trafikoan aldaketak izango dira.
Aparkaleku batzuk kenduko dira, eta eragina arintzeko, Pablo Sorozabal plaza aparkaleku gisa erabili ahalko da bi egun horietan. Ibilgailuentzako sarrera Jose Maria Usandizaga kaletik izango da azaroaren—19:00etatik azaroaren 3ko 18:00etatik azaroaren 5eko 08:00etara izango da zabalik.
Ibilgailurik ezingo da egon astelehena 07:00etatik osteguneko 19:00ak arte ondoko kale hauetan: Aita Donostia, Norberto Almadoz kaletik Aita Donostia supermerkatuaren pareraino; Norberto Almandoz kalea, Juan Crisostomo Arriaga eta Maurice Ravel kaleen artean; eta, Maurice Ravel kalean, Lanbideren aurreko bi espaloiak, Kutxabank aurreko aparkaleku batzuk, eta Monroy plazara igotzeko eskaileren aurreko aparkaleku batzuk.
Trafiko mozketak ere egingo dituzte. Hala, Aita Donostia kalea itxita egongo da ibilgailuentzat azaroaren 4ko 08:00etatik 19:00etara, Norberto Almandoz kaletik Aita Donostia supermerkatuaren pareraino. Ibilbide alternatiboa Juan Crisostomo Arriaga, Norberto Almandoz, Galtzaraborda etorbidea eta Maurice Ravel kaleak izango dira. Halaber, aldizkako mozketak egongo dira oinezkoentzat, errodajeak eragindako zenbait tokitan.