Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Txirigota jaialdiaren hamargarrena, larunbatean

Txirigota Jaialdiaren hamargarren ekitaldia egingo dute larunbatean Lekuona Fabrikan.

Gutierrez, Gartzia, eta Atxukarro.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/30

Txirigota Jaialdiaren hamargarren ekitaldia egingo dute larunbatean Lekuona Fabrikan. Gaur aurkeztu dute ekitaldi “arrakastatsua” antolatzailea den Bi Kolorete Kultur Elkarteko Josean Atxukarro eta maria Gutierrezek, eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak.

Maite gartziak eskertu egin du jaialdiaren antolaketarako elkarteak hartzen duen lana eta nabarmen jarri du are hobeagoa dela  urtetik urtera. Ideia bati indarra eman dio Gartziak, “kolore anitza da Errenteria eta gure herriak duen aniztasun kultural horrekin bete-betean egiten du bat jaialdi honek”. Herritar denak animatu ditu Cadizko inauteriaz gozatzera Lekuona Fabrikan,  “ikuskizun ikaragarria izango da”.

Gutierrez biharko jaialdiaz eta parte hartuko duten taldeez aritu da. Biharkoa ekitaldi “bakarra” dela jarri du nabarmen nabarmen, “Cadizko kulturaren jai izpiritua, eta izaera kritikoa eta erabat askea uztartzen ditu”. Errenteria-Oreretan larunbatean izango da, baina aurretik Noainen (Nafarroa) izango da ikuskizun hori bihar, eta etzi, ostirala, Hondarribia Itsas Etxean, 19:00etan (sarrerak agortu dira). Lekuona Fabrikaren emanaldirako ere, sarrera oso gutxi gelditzen direla azaldu dute.

Berezia dela aurtengoa esan du, hamar urteengatik, baina batez ere, ekitaldian parte hartuko duten taldeengatik, “jaialdi heterogeneoa izatea nahi genuen aurtengoa eta parte hartzaileen artean konpartsa ofizial bat ariko da, lehiaketara doana, baita kalean ibiltzen den eta ilegal izendatzen direnetako txirigota bat”. Denera, lau talde oholtza gainean. Lehena, Los Placido Domingo txirigota izango da, “umore garratza erabiltzen dute, baina barrerako tartea ere eskainiko digute, hausnarketarako bidea zabaltzearekin batera gaur egun eragiten diguten gaien gainean”. Las Adolfas kale konpartsa da aurtengo beste protagonistetako bat, “feminista da konpartsa hori. Cadizko jaialdia maskulinoa izan da urte luzeetan, eta gero eta gehiago dira leku bat exijitzen ari diren emakumeak”.

Los sacrificaos konpartsa bere letren sakontasunagatik da ezaguna. Ez du zalantzarik Gutierrezek, “publikoa hasieratik hunkitzen duen konpartsa da. Entretenimendu hutsetik harago doan emanaldia eskaintzen du taldeak”.

Azken taldea, erromanzero bat da. Oso zaila dela hori Cadiztik kanpo ikustea jarri du nabarmen Bi kolorete elkarteko kideak,  “Mafalda du izena, formatua ilegala du honek ere, hori horrela umorea eta kritika ziztatzailea erabiltzen du”.

Berritasunak

Jaialdia oso berezia dutela eta atzean lan handia dagoela esan du Gutierrezek, eta Lekuona Fabrikako ekitaldiak duen garrantzia nabarmen jarri du, “une honetan bi lekutan baino ezin da ikusi halako zer edozer: Cadizen, bere kaleetan murgilduta inauteri garaian, eta bestea Errenteria antolatzen dugun jaialdian”.

Azken ideia horrekin bat egin du Atxukarrok, “Errenterian antolatzen den jaialdi hau ikustea, Cadizko kaleetan barrena ibiltzea da. Inauteria, bertan bizi duten intentsitate berarekin bizi dute datozen taldeek hemengo agertoki gainean”.

Ikusgarria da jaialdia haren esanetan ere. Ikusle kopurak ere babesten du ideia hori, 550 lagun inguru bilduko baita Lelkuonara larunbatean. Eskerrak eman dizkio Kultura departamentuari jaialdia mantentzeko “esfortzu handia” egiten duelako,  eta konpromisoa hartu du Errenteria jaialdiaren epizentro  gisa mantentzeko betiko.

Bi berritasun aipatu ditu azkenik Atxukarrok. Streaming bidez ikusi ahalko da txirigota jaialdia, zuzenean, “oso garrantzitsua da, etortzerik ez dutenentzat”. Youtubeko Totx kolektiboaren kanalean ikusi ahalko da zuzenean (klikatu hemen)

Bigarrena, are garrantzitsuagoa haren esanetan,  jaialdia zabaltzen Koldo Mitxelena ikastetxeko lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleekin osatutako hiru talde ariko direla: “11 urteko gaztetxoek hiru txirigota mota prestatu dituzte euren kabuz, letra eta musika beraiek eginda. Hori bai, letrak euskaraz izango dira”. Txirigota horiek euskaraz egin izanari berebiziko garrantzia eman dio Gartziak, “herrien herri garelako, denak denekin integratzen garelako, eta hori adibide garbia da”.

Sarrera agortzeko gutxi falta bada ere, oraindik orain eskura daitezke. 20 euroan daude salgai (klik egin hemen). Jaialdia 18:00etan hasiko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.