Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Urdabururekin goizean Hondarribira, eta ilunabarrean izarretara

Azaroaren 9ko goizean ipar martxako irteera egingo dute Hondarribira, eta ilunabarrean Bizarainera mendi buelta, eta izar-ilargi ikustaldia Añabitarten.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2024/10/31

Plan bikoitza proposatu du Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak azaroaren 9rako. Goizean Hondarribitik zehar asfaltoko ipar martxako ibilbidea egingo dute, eta egun horretako ilunabarrean herriko Bizarain mendira joango dira izarrak ikustera.

Goizean, Hondarribiko paseo osasuntsua egin asmo dute, ipar martxako modalitatean. Hamar kilometro inguruko bidea da, Hondarribiko hainbat toki esanguratsutatik igarotzen dena. Bidasoko herrira joateko azaroaren 9ko 08:35ean gelditu dira Iztietako geltokian, Ekialdebuseko autobusa 08:45ean aterako baita. Hondarribira zuzenean joan nahi dutenek, Arraun Etxea jatetxean egon beharko dute Errenteriatik autobusean datozen martxakideekin bat egiteko. Ura, kiroletako oinetakoak eta ipar martxako makilak eramatea aholkatu dute elkartetik.

Goizeko ibilbide horretarako izen ematea azaroaren 8ra arte izanen da zabalik, aurrez aurre mendizaleen elkartearen egoitzan edo telefono deia eginez 943 52 78 79 edo 686 59 67 32 telefono zenbakietara, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Formularioa ere jarri dute izena eman nahi dutenen eskura.

Izarrei begira
Goizekoak eginda, azaroaren 9ko (larunbata da) eguna ezin hobe bukatzeko beste irteera bat landu du Urdaburuk. Orereta Ikastolaren Añabitarteko egoitzatik hasita, Bizarain mendira joango dira gaueko bira ematera (6,5 kilometrokoa), eta berriz ere Añabitartera itzuliko dira partaideak. Han direla otordutxoa jateko aukera izanen da, 10-12 euroko preziokoa partaideen kopuruaren araberakoa. Behin afaritxoa eginda, Enrique Sanchez astronomoaren azalpenekin eta teleskopio bidez izarrak eta ilargia hurbil ikusiko dituzte.

Ilunabarreko ibilbide, afaritxo eta izar-ilargi begiztatzerako izen emate epea ere zabalik da hilaren 7rako 19:00ak arte. Aurrez aurre egin daiteke hori mendizaleen elkartearen egoitzan, edo telefono deia eginez 943 52 78 79 edo 686 59 67 32 telefono zenbakietara, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Formularioa ere jarri dute izena eman nahi dutenen eskura.

Jarduera gehiago
Azaro mamitsua prestatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Azaroaren 9ko jarduera horiez gain, beste hainbat landu dituzte. Honako zerrendan dauden estekak balia daitezke horien berri izateko.

  • Rollerski eta mendi zinema saioak.
  • Urdaburu Eguna azaroaren 24an.
Erlazionatutako edukiaMendi irteera eta babarrun jatea Urdabururen EguneanRollerski lasterketa eta mendi zinema Urdabururekin
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.