Gau Beltzak irudi beldurgarriak utzi ditu Pasaian
Atzo iluntzean Antxo, Donibane eta San Pedroko haurrak beldurrak uxatzen ibili ziren han-hemenka. Herritarrek bidalitako argazkiekin galeria bat egin du HITZAk.
Antxo, Donibane eta San Pedroko haurrak beldurrak uxatzen ibili ziren han-hemenka atzo iluntzean. Gau Beltzak ospatu zituzten zientoka haur, nerabe eta gurasok, urteko gau ilun eta beldurgarrienaz gozatzera irten ziren kalera. Ibilbide beldurgarriak, dantzak, antzerkiak, izualdiak… Denetik izan zen hiru barrutietan.
HITZAk herritarrek bildutako hainbat argazki bildu ditu, ondorengoak:
Behean, antxotarrek bidalitako materialarekin egindako bideo laburra: