Oiartzungo txikienek urteko gau beldurgarrienaz gozatu dute
Gau Beltza ospatu zuten atzo iluntzean dozenaka haurrek eta haien gurasoek. Zenbait irudi bildu ditu HITZAk.
Urteko gau ilun eta beldurgarrienaz gozatu zuten dozenaka eta dozenaka haurrek atzo iluntzean. Gau Beltza ospatzeko askotariko ekitaldi eta ekintzak antolatu zituzten Abaraxka ludotekak eta Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak. Txara parkean lehenik, eta herriko kale eta txokoetan gero, beldurrak uxatzen ibili ziren etxeko txikienak. Urtero lez, suzko akerra errez bukatu zuten atzoko eguna.
Jarraian, herritarrek HITZAri bidalitako zenbat argazki: