Elkartasuna, Gaztañotik Valentziara
Denboralek eragindako hondamendia pairatu dutenei laguntzeko material bilketa egingo dute asteartean Gaztañoko auzo elkartean.
Joan den asteartean Herrialde Katalanen hegoaldean bereziki denboraleak eragindako hondamendia pairatu dutenei laguntza bidaltzeko bilketa egingo du datorren astean Gaztañoko auzo elkarteak. Kaltetutako herrietako auzo elkarteekin elkarlanean ari dira auzotarrak, eta honakoa bidaltzeko eskatu diete: higiene produktuak (pixoihalak, konpresak), linternak eta pilak, uretako botak, eskularruak, muxukoak, palak eta erratzak.
Material hori eramatera deitu dituzte herritarrak, asteartean (hilak 5), honako ordutegian: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Oraingoz, denboraleak 211 lagun hil ditu Valentzian, eta beste hiru Espainian.