Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Kaleak berreskuratzeko" deia egin du Pasaia Antifaxistak

Azken asteetan Trintxerpen zabaldu diren mezu eta jarrera arrazista eta xenofoboei kontra egiten aritu den talde antifaxista aurkeztu dute publikoki. Pasaian ere diskurtso faxistak "zirrikitu" bat aurkitu duela salatu dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/02

Azken asteetan Trintxerpen izan diren gertakarien harira zabaldu diren mezu arrazista eta xenofoboei kontra egiteko herritar talde bat mobilizatzen hasi zen. Deialdi eta irakurketa ugari egin ditu talde honek anonimoki azken asteetan, eta orain talde gisa aurkeztu dute euren burua: Pasaia Antifaxista izenez aurkeztu dute taldea. Ohar bat bidali diete hedabideei, Pasaian sortu den gatazkaren inguruko irakurketa egin dute. 

Lehenik eta behin, taldekoek “argi” utzi nahi izan dute “Pasaian bizi dugun egoera ez dela gertaera isolatu bat”. Azken asteetan “segurtasun ezaren aitzakipean diskurtso faxistek zirrikitua topatu dute gure herrietan”, salatu dute, eta Europatik hedatzen ari diren diskurtso horiek “normaltasunez” entzuten direla herrian: “tabernetan, dendetan, sare sozialetan… kaleak hartu dituzte, mugarik gabe, Afrika iparraldeko biztanleen kontrako jipoien aldeko apologia ere eginez”.

Diskurtso hauek “sistemarentzako traba izan daitekeen edozein pertsona, ideologia edota proiektu seinalatu eta kondenatu” egiten dituztela erantsi dute, “langile klasearen parte diren horiek sistema kapitalistak aurrera daramatzan zapalkuntzak birproduzitzeaz gain hauek areagotzen dituztelarik”, haien arabera.

Horren kontra borrokatzeko garaia dela uste du Pasaia Antifaxistak, “diskurtso hauek sistema kapitalistak aurrera daramatzan zapalkuntza sektorialak ezkutatzen baitituzte: pobrezia estrukturala, klaseen arteko gatazka, herrialde garatuek haien ongizate eatatua sostengatzeko gainontzeko herrialdeak esplotatzeko duten beharra, harreman patriarkalak…”. Azken hamarkadetan faxismoak sistema kapitalista “babestu” duela diote, eta “berau dutenen aberastasunaren pilaketa besterik ez duela bermatzen”.

Guzti horri aurre egiteko jaio da Pasaia Antifaxista. Mobilizatzera deitu dute: “Sistema kapitalistak sortzen dituen errotiko arazoak azaleratu nahi ditugu, kaleak berreskuratu nahi ditugu eta langile klasean sortu nahi duten arrakala gainditu nahi dugu. Beti egongo gara hemen, baian aurkezpen honen bitartez, oldarraldi faxista honen aurrean oraindik hemen gaudela aldarrikatuko dugu, era horretako diskurtsoek ez hemen ez inon tokirik ez dutela erakutsiz. Horretarako ezinbestekoa da Pasaiako bizilagunen konpromisoa eta bide honetan bat egiteko deia luzatzen dizuegu guztioi”.

Erlazionatutako edukiaElkarbizitza, kezka iturri TrintxerpenPasaia Antifaxista: “Segurtasunaren izenean ezin dugu gure herriaren bizikidetza kolokan jarri”“Diskurtso faxista naturaltasunez zabaltzen ari da gure kaleetan”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.