Kolonbia, jatorri askotariko emakumeen topaguneko protagonista
Asteazkenean bilduko da Kulturarteko Elkarrizketen Gunea izeneko topagunea. Pasaiako emakume guztiak animatu dituzte, "jatorria edozein dela ere".
Pasaiako Jabetze Eskolaren barruan, jatorri askotariko emakumeak elkartzeko bilkurak egiten dituzte, Kulturarteko Elkarrizketen Gunean hain zuzen. Oraingo honetan Kolonbia herrialdea izango da protagonista. Asteazkenean (azaroak 6) bilduko dira (17:00etan), Trintxerpeko alkateordetzan. Beatriz Zalakain Sorburu elkarteko kideak eta Samirna Garcia Leyton pasaitarrak dinamizatuko dute asteazkeneko topaketa.
“Pasaian, pasaitar emakume guztiek elkar ezagutzeko eta sareak sortzeko aukera ematen du gune honek. Ezagutzarako eta eztabaidarako gune bat da”, diote udaleko iturriek, lau barrutietako emakumeak bilkura hauetara animatuz. Gogorarazi dute edozein emakumek parte har dezakeela, “jatorria edozein dela ere”.