1936ko Gerran frankistek eraildakoak omentzeko, lore eskaintza
Kattin Txikiko kideekin eta hainbat herritarrekin batera lore eskaintza egin zuten Oiartzungo Udaleko EH Bilduko eta EAJko hautetsiek.
1936ko Gerran frankistek erail zituzten oiartzuarrak eta bertan fusilatutako Gipuzkoako beste herrietako bizilagunak izan zituzten gogoan Domu Santu egunean. Kattin Txikiko kideekin eta hainbat herritarrekin batera lore eskaintza egin zuten hilaren lehenengoan Oiartzungo Udaleko EH Bilduko eta EAJko hautetsiek.
“Ehundik gora lagun hil zituzten herrian. Asko, hilerriko hormaren kontra fusilatuta. Euskal Herriaren askatasunaren alde hildakoak omentzeko” Peña Ganchegui arkitektoak eraikitako Oroimenerako frontoia hilobi monumentuan egin zuten ekitaldia “memoria, justizia eta erreparazioa” eskatzeko.