Akelarre Gauak, handi bezain beldurgarriak
Trintxerpeko Ekaitza Gazte Taldeak antolatuta, Akelarre Gauak ospatu zituzten haur, gaztetxo eta gurasoek ostiral eta larunbatean. HITZAk zenbait irudi jaso ditu.
Asteburu beldurgarria izan da azken hau Trintxerpen. Gau Beltzari jarraiki, Akelarre Gaua ospatu dute haur, nerabe, gaztetxo eta gurasoek. Ekaitza Gazte Taldeak antolatutako ekitaldia handia izan da, 100dik gora lagunek parte hartu baitute aurten ere. Karmengo Amaren gimnasioan izan ziren izualdiak ostiralean, eta larunbatean, berriz, gazteek beldurrezko erronka bati ekin zioten barrutiko kaleetan barrena.
Jarraian, HITZAk jasotako zenbait irudi: