Haurren kantak gogoratzeko asmoz, 'Sehaska kanten tailerra'
Alaitz Guridik eta Edurne Saizarrek gidatuko dute saioa, eta oinarrian sehaska kantak eta haur txikiei kantatu izan zaizkien kantak izango dituzte.
Haurrei kantatu izan zaizkien kantak gogoratzeko helburuarekin Sehaska kanten tailerra antolatu du Soinueneak. Antolatzaileek diote “gizakiak sortu zenetik berea izan duen ohitura zahar horren transmisioak etenik izan ez dezan” antolatu dutela saioa.
Alaitz Guridik eta Edurne Saizarrek gidatuko dute saioa, eta oinarrian sehaska kantak eta haur txikiei kantatu izan zaizkien beste kanta batzuk izango dituzte.
Abestietan familiek “etxeko goxotasuna” bilatzea nahi dute, eta parte hartzeko deia egin diete etxeko haur, heldu, guraso eta aiton amonei.
Saioa hilaren 9an izango da, 16:30ean, udaletxeko areto nagusian. Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatuta dago.