'Heriotzaren pedagogia familian' tailerra bihar, pleno aretoan
Manex Beristainek gidatuko du saioa, eta dolua eta heriotza landuko dituzte. Izena aldez aurretik eman behar da.
Abaraxka ludotekak eta Oiartzungo Antzerkizaleak antolatuta, heriotzaren gaia ardatz izango duen tailerra eskainiko dute bihar (hilak 5) , 17:30ean, udaletxeko pleno aretoan.
Manex Beristainek gidatuko du Heriotzaren pedagogia familian, eta dolua eta heriotza landuko dituzte saioan.
Bost urtetik gorakoentzat den tailerrean plazak mugatuak dira, eta izena emateko 722 43 76 81 edo 688 85 06 04 zenbakietara deitu behar da.