Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Eskola Kirola eta Eskola Kirol egokituko programak aurkeztu dituzte

Oiartzunen elkartu dira eskualdeko udaletako kirol zinegotziak, eta 2024-25eko datuak eman dituzte. 129 talde daude aurten, eta neskak %36 dira.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/11/05

Oarsoaldeko udaletako kirol zinegotziak Oiartzunen elkartu dira gaur goizean 2024-25 ikasturteko Eskola Kirolaren programa aurkezteko. Edorta Fernandez Oiartzungo kirol zinegotzia, Eneritz Arruti Lezoko kirol zinegotzia, Leire Mazizor Errenteriako kirol zinegotzia eta Julen Rodriguez Pasaiako kirol zinegotziak izan dira bertan.

“Kirol aniztasun eta kirol hastapen balioetan oinarrituz”, gaztetxoek hainbat kirol ezagutzeko aukera ematen dien Eskola Kirolaren programak handitzen jarraitzen duela azaldu dute zinegotziek, eta Leire Mazizorrek bilakaera hori nabarmendu du agerraldian: “Aurten ere eskualdeko Eskola Kirolak azken urteetako bilakaera paregabeari eusten dio”.

Zehazki, errenteriarrak azaldu duenez, Oarsoaldeko ikasleen erdiak baino gehiagok, %53k, egingo du Eskola Kirola ikasturte honetan. Zehatzagoak izate aldera: zortzi eta hamabi urte arteko 1.333 ikasleek egingo dute Eskola Kirola aurtengoan. Horiek guztiek 129 talde osatzen dituzte. Errenterian daude talde gehien; 65. Pasaian berriz 32 talde daude, Oiartzunen 21 eta Lezon hamaika. 129 talde horiek zuzentzeaz 70 entrenatzaile arduratzen dira, 27 emakume eta 43 gizon hain justu. Gainera, azpimarratu dutenez, nesken parte hartzea ere gorantz doa urtez urte, eta aurtengoan parte hartzaileen %36 dira neskak.

Horretaz gain, Eskola Kirol guztia euskaraz egiten dela ere nabarmendu nahi izan dute gaurko hitzorduan, eta horren atzean “urteotan egin den lana” dagoela gaineratu dute.

Zinegotziek, bestalde, eskualdeko elkarteekin egiten duten lana azalerazi dute, eta batez ere haien partetik jarduera bereziak antolatzeko jasotzen duten laguntza, ezagutza, instalakuntza eta materiala goraipatu dituzte. Arruti: “Euren laguntza ezinbestekoa dugu haurrek kirol ezberdinak ezagutu eta proba ditzaten”.

Eskola Kirol Egokituko programa, martxan

Iazko bideari jarraiki, Oarsoaldeko Eskola Kirolak Mindara elkartearekin batera Eskola Kirol Egokituko programa (EKE) jarri du martxan. Antolatzaileek kontatu dute azken urteetan Eskola Kirol inklusiboko (EKI Estrategia) esku hartzeak gauzatu direla, eta horri esker “Eskola Kiroleko eskaintzan desgaitasuna duten ikasleen integrazioa eta inklusioa sustatu” direla.

Eskola Kirolean parte hartzen duten haurrak bezalaxe, EKEn parte hartu nahi duten familiek ere ikastetxearen bidez egin beharko dute izen ematea. Talde horiek astean bi saio egingo dituzte, bata aretoan eta uretan bestea.  Noski, Mindara Elkarteko begiraleek zuzenduko dituzte saioak, “beraien esperientzia eta ezagutza ezinbestekoak baitira programa aurrera eramateko orduan”.

Asteko bi saio horiez gain ikasturtean zehar Eskola Kiroleko larunbateko hainbat jardueretan parte hartzeko aukera ere izango dute haurrek “jarduera desberdin baina seguru batez gozatzen duen bitartean”.

Prentsaurrekoan, bestalde, kirol koordinatzaile berria aurkeztu dute: Aitor Angiozar.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.