Valentziara bidaltzeko material eta janari bilketa egingo dute gaur pasaitarrek
Denboraleak eragindako hondamendia pairatu dutenei laguntza bidaltzeko bilketa antolatu dute gaurko (hilak 5) Ekaitza, Fama eta Boveda taldeek elkarlanean.
Pasaitarrek ere Valentziara (Herrialde Katalanak) janaria eta materiala bidaltzeko bilketa egingo dute. Joan den asteartean Herrialde Katalanen hegoaldean bereziki denboraleak eragindako hondamendia pairatu dutenei laguntza bidaltzeko bilketa antolatu dute gaurko (hilak 5) Ekaitza, Fama eta Boveda taldeek elkarlanean.
Bi gunetan egingo dute bilketa: Trintxerpeko elizaren beheko lokalean (19:30etik 20:30era) eta Ekaitza eta Famaren egoitzan (Errenteria kalea, 3), 18:00etatik 20:00etara.
Honakoa eramateko eskatu diete pasaitarrei: esnea, atun latak, glutenik gabeko elikagaiak eta garbiketa produktuak.