Errima aberatsekin hitzordua ostiralean
ArkaHitzak zikloaren barruan bertso saioa izango da ostiralean Arkaitza tabernan 23:00etan.
ArkaHitzak zikloaren barruan, bertso saioa ostiralean. Zorteko daude bertsozaleak. Izan ere, hitz kantatuen, eta batez ere, errimatuen saioa izango baitute ostiralean. ArkaHitzak zikloaren barruan saioa antolatu du Xenpelar Bertso Eskolak Arkaitza tabernan.
Lanean, ikus-entzuleak gozarazten, Haira Aizpurua Ibargarai, Iker Goñi Salaberria, Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Agirre Epelde. Gai jartzaile, berriz, Emaitz Murua Arzallus ariko da.
Saioa 23:00etan hasiko da, eta antolatzaileek herritarrak gerturatzera gonbidatu dituzte, “bertso giroan disfrutatzera”.
