Udal talde guztiek adierazpen bat sinatu eta kaleratu berri dute, "giza eskubideen defendatzaileak babesteko" asmoz.
IX. Azkue Memoriala egingo da hilaren 7tik 17ra Irunen, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan. Zinema emanaldi bat, eta bi organo eta harmonium kontzertu eskainiko dituzte.
Errenteria-Oreretako Babes Zibileko zazpi kide Valentziara (Herrialde Katalanak) joango dira laguntzera Montcadako Udalak egindako eskaerari erantzunez.
Hamar urte bete ditu Piztu Lezok. Horrelako urteurren biribilek berezko duten ospakizuna antolatu dute hilaren 16rako.
Hilaren 25era arte dute idazle, komikigile, antzerkigile eta zinegileek deialdi berrian izena emateko aukera.
Kultura parte hartzaile eta inklusiboa sustatzea du helburu Emaus Gizarte Fundazioak antolatzen duen jaialdiak. Bigarren ekitaldia, gaur hasiko da, Errenteria-Oreretan.
Ibilaldia Artziniegan hasi eta Ureta auzoan bukatuko dute, sei orduko zeharkaldia eginda.
Hilaren 17an Itsasuko Mondarrain gainera joateko asmoa dute mendizale lezoarrek. Izen ematea zabalik da, hilaren 14ra arte.
Hiru orduz izango dira mozketak, goizean. Ahal izanez gero, iragarritakoa baino lehenago emango dute ura.
Illumbe Abesbatza, Illumbe Otxotea eta Salouko Amalur Abesbatzak kontzertu bana eskainiko dute.
2025erako onartu diren Ordenantza Fiskalen gaineko irakurketa egin dute jeltzaleek. Ez dituztela "progresibitateko edo gizarte justiziako neurririk aplikatu" salatu dute.
Proiektu agroekologikoak zehaztu eta horien ibilbide sozioekonomikoa bermatzen du egitasmoak. Ostiralean aurkeztuko dute Lezon.
Behobia-Donostia lasterketako parte hartzaileek Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietako takilak eskura izango dituzte.