Espainiako Gobernuak ADIFeko lurrak udalari utzi dizkiolako, PSE-EE pozik
Olibet-Etxe Berrietako auzoan aparkaleku berria eraikiko du udalak; lurrez gain, milioi bat euroko inbertsioa egingo du Espainiako Gobernuak proiektu horretan.
Goizeko 06:45ean atzeman zituen Ertzaintzak gazteak Lezo-Errenteriako Renfeko tren geltokian. Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak Errege Dekretua onartu zuen atzo, eta horren arabera, ADIFen lurrak udalari emango dizkio Olibet-Etxe berriak auzoan aparkaleku berria eraiki dezan. Gainera, milioi bat euroko ekarpen ere egingo du, lan horietan laguntzeko. Hori dela eta “pozik” azaldu da PSE-EE berriarekin, “Neurri horrek indartu egiten du gobernu sozialistak udalerriarekin duen konpromisoa”.
Errenteriako sozialistentzat erabakiak Pedro Sanchez Espainiako presidentearen lidergoa agerian jarri du, “komunitatearentzat onuragarriak diren konponbide praktikoak ezartzeko”. Nabarmen jarri dute, lagapen hitzarmena sinatuta, udalarena izango dela “etorkizuneko aparkalekua modu eraginkorrean kudeatzea. Funtsezkoa da udalak aparkaleku berri honek inguru horretako bizilagunei eragiten dieten aparkatzeko arazoak modu eraginkorrean arinduko dituela ziurtatzea”.
