Kiroldegietako takilak eskura izango dituzte lasterkariek igandean
Behobia-Donostia lasterketako parte hartzaileek Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietako takilak eskura izango dituzte.
Behobia-Donostia lasterketaren 59. ekitaldia egingo dute igandean, eta Errenteria-Oreretako hirigune osoa zeharkatuko du bat egingo duen lasterkari andanak.
Proban parte hartzeko erraztasunak emate aldera, lasterketan parte hartzen duten guztiek Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegietako armairu eta dutxen zerbitzuak erabili ahalko dituzte. Sartzeko, harreretan dortsala erakutsi beharko dute.