Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sua piztu zutenetik hamar urte

Hamar urte bete ditu Piztu Lezok. Horrelako urteurren biribilek berezko duten ospakizuna antolatu dute hilaren 16rako.

Piztu Lezokoak, atzoko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/11/06

Erreko ez balu, ez litzateke su. Erretzeko arriskurik ez balego, ez legoke zirrararik. Zirrararik gabe, zail litzateke ezinegonari aurre egitea. Ezinegonik gabe, Lezo geldirik legoke. Segida honetako lehen esaldia erabili du Piztu Lezok hamar urtean egin duen lana laburbiltzeko, eta aldi berean, piztu dituzten su txiki den-denek ospakizun egun bat behar dutela adierazteko. Fisikoki ez dute herria erre, baina suak bizirauteko behar duen oxigenoa barra-barra zabaldu dute herritik hamar urtean. Eragileak erabaki du egindakoek ospakizun goxoa behar dutela, eta hilaren 16rako prestatu dute egun osoko jaia. Oxigeno garbi eta konprometitu gehiago zabalduko dute egun horretan, aurrerantzean ere gazteen ikuspegitik herri osoak arnas har dezan.

Atzo aurkeztu zituzten hilaren 16koak (larunbata da) Piztu Lezoko kideek, herriaren erdi-erdian, plazan. “2014ko iraila hartan izan zen gure txanda, orduan hartu genuen lekukoa. 10 urte hauetan ez dugu lekukoa atseden hartzeko ere askatu”, esan zuten. Haien aurreko herriko gazte mugimendua goretsi zuten, “aurretik ere izan zituen Lezoko gazte mugimenduak gazte inplikatuak, egoeren aurrean konformatu ez, eta guztia aldatzeko iniziatibetan engaiatuak”. Haiek egindakoaren lekukoa hartu zuten duela hamar urte. “Bidean era guztietan aritzea tokatu zaigu: oinez, korrika tarteka, jauzika batzuetan, eta narrasean besteetan. Baina beti aurrera, egindakoaz harro”. Zerrendatu zituzten 2014tik egindako asko: pintxo pote kulturaletik hasi eta Gazte Egunetara; Muxikatuarekin jarraitu eta 3×3 saskibaloi txapelketara; Zeorri! eraldaketa kontatzeko aldizkaritik, Eguberrietako jakien bilketara; Zubitxo Korkoitik, Txirbilla aisia taldera; mendekosteetatik, santakrutzetara… “hamar urtek askorako eman dute”. Eurek propio antolatutakoez gain, herriko dinamika, ekintza eta parte hartze egitasmo gehienetako zati izan dira, elkarlana hitza euren hiztegiaren hasierako orrian handi-handi ezarrita dutelako. Eskuak erre gabe, esan daiteke Piztu Lezo izan dela herriak azken urteetan izan duen eragilerik aktibo eta sutsuena.

Geldialdia. Hitz hori erabili zuten Piztu Lezokoek agerraldian. Geldialdia, gogoeta egiteko tarte modura ulertuta betiere. Izan ere, plazako eskaileretan bildutakoen artean duela hamar urte oso gazte zirenak, baina aldi berean haur edo nerabe zirenak ere bildu ziren. Bizirik dagoen piztia baita Piztu Lezo, lezoar gehiago bilduz eta ideia berriak irentsi, liseritu, eta konpartitzen dituenak. Hilaren 16koa geldialdia izan daiteke, baina baita su txiki gehiago sortzeko festa eta hausnarketa eguna ere, erretzeko beldurrik gabe. Herri osoaren festa eguna izatea nahi dute, haiena eta denena.

Eguna
Hilaren 16koa egun oparoa izango da. Eguerdian, urteurrenaren dokumentala ikusteko aukera izango da Gezalan. Jarraian herri bazkaria egingo dute Andoni Ollokiegiren musikapean. Elektrotxuflarekin kalebuelta egingo dute arratsaldean, eta ondoren Koldobike Gezala pilotalekura joango dira Mugan, Herenegun, Eznaun eta Ganibet taldeen kontzertura. «Fifi eta Fefak emango diete amaiera egunari, ordun txikietan», zehaztu dute.

Pilotalekuko kontzerturako ez da sarrerarik hartu behar, doan da. Bazkarirako, ordea, tiketak erosi egin behar dira Tiñelun igandea baino lehen: horien prezio orokorra 20 eurokoa da, eta ikasle eta langabeena 15ekoa.

Erne: Muxikatua bertso sariketa musikatuaren finala egun handiaren bezperan (hilaren 15ean) jasoko du Txerrimuñok, 22:00etan. Partaideak Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi, Maddi Aiestaran eta Aissa Intxausti izango dira. Epaileak, herria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.