Irteerara, garraio publikoan
Igandean, Behobia-Donostiaren irteerara joateko zerbitzu bereziak ezarri dituzte Euskotrenek, Renfek eta Ekialdebusek. Hemen, horien ordutegiak.
Igandean Behobiako irteeran 27.000 korrikalari baino gehiago izango dira. Horiek denek harako bidea egin behar dute, dagokien irteerarako garaiz heldu daitezen. Fortuna Kirol Elkarteko antolatzaileek nabarmen adierazi dute irteerara joateko modurik egokian garraio publiko bidezkoa dela, albora daitezela autoak Irun inguruan errepide asko moztuta egongo direlako, eta irteeran bertan trafiko anabasa sor daitekeelako. Antolakuntzak txartel bereziak prestatu ditu egunerako, 1,50 euroko prezioa dutenak (garraioa eta lanzadera erako autobusa barne Irunen); edonola ere, Mugi txartela dutenek hori erabiltzeko aukera izanen dute.
Beraz, eskaera egitearekin batera eta hainbat garraio erakunderekin elkarlanean, zerbitzu bereziak hitzartu dituzte antolatzaileek. Honakoak dira:
Euskotren
Antxoko geltokitik Irun-Ficobara joateko (han autobusak hartu behar dira Behobiako irteerara joateko) hamar minutuero topoak izango dira, horietatik lehena 07:47an izango delarik eta azkena 11:27an. Aurretik, 06:27an eta 07:27an ere izango dira topo bereziak. Tren horiek Ficoba arteko geltoki guztietan egingo dute geldialdia (Errenteria-Oreretako hiru geltokietan, Oiartzungoan, Gaintxurizketakoan, eta Irungoetan). Irun-Donostia norabidean ere topo bereziak izango dira goiz osoan zehar.
Ordutegi zehatzak ikusteko, baliatu esteka hau (PDF artxiboa jaitsiko da)
Renfe
Antxoko geltokitik Irun erdialdeko geltokira joateko (han autobusak hartu behar dira Behobiako irteerara joateko) zazpi tren zerbitzu berezi prestatu ditu Renfek. Tren horiek Lezo-Errenteriako eta Irun-Kateako paradetan ere hartuko dituzte korrikalariak, Irun-erdialderaino eramateko. Ondokoak dira tren berezi horiek (irteera ordua Antxokoa da: Lezo-Errenteriara lau minutu geroago iritsiko dira, eta Irun-Kateara 17 minutu geroago):
- Renferen tren bereziak, Antxoko irteera ordua: 07:46, 07:51, 08:46, 08:52, 09:41, 09:46, 10:46.
Ordutegi zehatzak ikusteko, baliatu esteka hau (PDF artxiboa jaitsiko da)
Ekialdebus
Oarsoaldetik Behobiako irteerara joateko autobus bereziak prestatu ditu Ekialdebusek. San Pedrotik, Donibanetik eta Errenteria-Oreretatik irten, eta Irungo Osinbiribilgo biribilguneraino joango dira, hau da, irteera puntutik 500 metrora utziko dituzte korrikalariak. Honakoak dira zerbitzu berezi horiek:
- San Pedro-Behobia: 08:00etan aterako da San Pedrotik. Geltokiak: Antxo (Marealta) eta Errenteria-Orereta (Iztietako eta Zumardiko geltokiak). Bidaiaren iraupena: 30 minutu inguru.
- Donibane-Behobia: 08:00etan aterako da Donibanetik. Geltokiak: Lezo, eta Errenteria-Oerreta (Zumardia). Bidaiaren iraupena: 30 minutu inguru.
- Errenteria-Orereta-Behobia: 08:10ean aterako da autobusa Iztietako geralekutik, eta Zumardikoa izango du geltoki bakarra. Bidaiaren iraupena: 20 minutu inguru.
Informazio zehatza izateko, baliatu esteka hau (PDF artxiboa jaitsiko da)