Hilaren 18tik 20ra greba deitu dute, eta akordiorik ezean, hilaren 25etik aurrera, berriz, greba mugagabeari ekingo diote.
Hilaren 16an egingo du irrati libreak denboraldiaren aurkezpen jaialdia Niessen Kulturgunean.
Jada eska daitezke Errigoraren udazkeneko kanpainaren saskiak. Oarsoaldean horiek jasotzeko hamabi gune egokitu dituzte.
Trintxerpeko auzoan egiten ari diren lanak bisitatu dituzte gaur Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok eta Teo Alberro alkateak.
Lezok energia komunitatea izango du. Gaur egindako agerraldian irmo esan dute udalak eta Iratzerrik atzera bueltarik gabeko urratsak egiten ari direla. Astelehenean, komunitatea sortzeko lehen saioa.
Hibaika Eguna antolatu du lehenengoz arraun elkarteak; oinarrizko kategorietako arraunlariei aitortza egin nahi die, baita Oiartzun Ibaitik jauzi egin eta herriko kaleak hartu ere, "garena herriarekin batera ospatzeko".
Errenteria-Oreretako eremu zabal bati eragingo dioten trafiko neurriak hartuko dituzte igandean, Behobia-Donostia lasterketaren harira.
Gure Eskuk biserak banatuko ditu Behobia-Donostian, Sagues inguruan. "Herri libre batean", euskal selekzioaren aldarria egin nahi dute.
Igandeko lasterketak, urtero bezala, mozketak eragingo ditu barrutian.
Lehen ekitaldia larunbatean du Udal txistulari taldeak; kantujira girotzen ariko da.
'I. Hitzen Lihoa liburu azoka ttikia' igandean (hilak 10) izango da, eta besteak beste herriko idazleen nobedadeak egongo dira eskuragarri.
Igandean, Behobia-Donostiaren irteerara joateko zerbitzu bereziak ezarri dituzte Euskotrenek, Renfek eta Ekialdebusek. Hemen, horien ordutegiak.
09:30ean jasoko du Behobiak lehen irteera, eta azkena, berriz, 11:35ean. Ikusleek hainbat orduz goza dezakete errepide ertzetik lasterketaz.