Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Greba mugagabea hasiko dute Sanmarkoseneko langileek bost kaleratze salatzeko

Hilaren 18tik 20ra greba deitu dute, eta akordiorik ezean, hilaren 25etik aurrera, berriz, greba mugagabeari ekingo diote.

Sanmarkosenen elkarretaratzea joan den maiatzean adinekoen erresidentzietako auzia konpontzeko eskatzeko. Argazkia: Duintasuna
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/07

Bost langileren kaleratzearen aurka greba mugagabea hasiko dute Sanmarkosene zaharren egoitzako langileek. Ez dira protestak greba mugagabera mugatuko ELA, LAB eta ESK sindikatuek jakinarazi dutenez, izan ere, datorren astean astelehenetik ostiralera manifestazioak, eta auto karabanak antolatu dituzte egunero.

Hilaren 18tik 20ra greba deitu dute, eta akordiorik ezean, hilaren 25etik aurrera, berriz, greba mugagabeari ekingo diote.

Kaleratzeak dira auziaren punturik larriena, baina ez protestara eraman dituen arrazoi bakarra. Izan ere, bost kaleratze horiekin batera, plantillako hogei langileri %60ko lanaldia ezarri nahi die enpresak.

Joan den irailean jakin zuten enpresak hartutako erabakiaren berri langileek, lan ordutegi eta egutegien proposamen baten harira; lan baldintzen aldaketa nabarmen bat proposatu zien langileei sindikatuek azaldu dutenaren arabera, “bertan jasotzen zen 18 langileri lanaldia murrizketaren ezarpena eta beste bost langileren kaleratzea”.

Protesten bidez bi horiek bertan behera uzteaz gain,  langile prekariorik gabeko egoitza eredua galdegingo diote Gipuzkoako Foru aldundiari, “halaber, grebaren helburuak bere egin, kaleratzeak ekidin, langile guztiei %100eko lan kontratuak ezarri, eta egutegietan akordioa egitea eskatzen dugu”.

Sanmarkosene zahar egoitzan 125 langile ari dira denera, “gehien-gehienak emakumeak”. Gureak enpresak kudeatzen du zentroa baina eskaintzen dituen 130 plazen %96 aldundiarekin kontzertatutakoak dira. Plaza kopuru egonkorra dela, baina langileen %36ak borondatezkoak ez diren jardunaldi partzialak dituela azaldu dute, eta gaineratu, horrek soldata baxuagoez gain, langileen erabateko prestasuna eta egutegi malgutasuna dakarrela.

Errenteriako Udalari ere eskatu diote sindikatuek “konponbiderako ardura” hartzea: “Herriko langile eta egoiliarrak izanik uste dugu badagokiola”.

Astelehena 11, asteazkena 13 eta ostirala 15ean manifestazioak egingo dituzte langileek Gureak zentralaren aurrean 07:30ean Donsotiako Berio pasealekuan kokatuta dagoen Marugame taberna aurrean,  eta Beraungo Eroski aurrean 10:15ean.

Asteartea 12 eta osteguna 14an, berriz, auto karabanak egingo dituzte 16:00etan Iztieta-Ondartxoko Matadero paretik abiatuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.