Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Harrobiari aitortza egingo dio Hibaika Egunak

Hibaika Eguna antolatu du lehenengoz arraun elkarteak; oinarrizko kategorietako arraunlariei aitortza egin nahi die, baita Oiartzun Ibaitik jauzi egin eta herriko kaleak hartu ere, "garena herriarekin batera ospatzeko".

Elene Telletxea eta Alejandro Fariña Hibaika Arraun Elkarteko arraunlariak atzoko agerraldian, oinarrizko kategorietako hainbat arraunlarirekin batera.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/07

Oiartzun ibaitik eta egoitza duen Mataderotik jauzi egin eta Errenteria-Oreretako kaleak hartuko ditu Hibaika arraun elkarteak hilaren 23an. Egun hori aukeratu du arraun elkarteak bere eguna, Hibaika Eguna egiteko. Lehenengoa izango da, eta helburu behinena, oinarrizko kirolariak, harrobia, eta finean klubaren etorkizuna diren arraunlari gazteenei aitortza egitea da; baina ez hori bakarrik, kluba eta herriaren artean sareak sortu eta harremana estutzea ere jarri dute helburu egun osko jaiaren bidez.

Xehetasunak atzo eman zituen arraun elkarteak, arratsaldean Hibaikaren egoitzan egin zuen agerraldian. Klubaren izenean aritu ziren Elene Telletxea Iarzabal eta Alejandro Fariña Roma arraunlariak. Hibaika “herritik eta herriarentzat” diharduela lanean eta Errenteria-Oreretaren izena “harro” zabaltzen duela lau haizetara esan zuten bi arraunlariek, “Emakume Seniorren arraunaren gorenetik Euskotren Ligan, Gizon Seniorren KAE2 Ligan, eta elkartearen harrobia diren Alebin, Haur, Kadete eta Gazteekin batel txapelketetan”.

Gaur gaurkoz, 100 arraunlari ari dira Errenteria-Oreretako arraun elkartean kategoria ezberdinetan.

Hilaren 23koa klubaren “herri izaera” horretan sakontzeko ariketa izango da horientzat, baita Hibaikako harrobiari aitortza egiteko eguna ere, “izan ere, sinistuta gaude arraunlari gazteenek merezi dutela elkartearen aitortza, baita herriarena ere”. Argi esan zuten biek ala biek, “arraunlari horiek, harrobia, Hibaikaren etorkizuna dira”. Ezinbestekoak dira Hibaikak arraunlariak, baina horiek bezala, zale, bazkide eta babesleak ere “ezinbesteko dituztela” jarri zuten nabarmen: “Ederra da babes hori bandera bat etxera ekarri, edota lorpen batekin herrira iristen garenean jasotzea; zer esanik ez, emaitzak hain aldeko ez direnean marea beltzaren babesa barru-barruraino heltzen zaigunean”.

Hilaren 23koa, lehen Hibaika Eguna izango da; argi esan dute ordea, “gelditzeko dator”.

Egun osoko egitaraua

Egun osoko egitaraua prestatu du egun handirako arraun elkarteak, zabala eta askotarikoa. Hala, 10:00etan hasiko dute egitaraua Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian antolatu duten ergometro txapelketarekin, “parte hartu nahi duen ororentzat irekia izango da. Ondoren, arraun erakustaldia egingo dute Hibaikako arraunlariek Oiartzun ibaian, Lekuona pareko egurrezko zubiaren inguruan, 11:00etan hasita.

Familia argazkia egingo dute, oraindik lekua zehaztu gabe badute ere 12:30ean, eta ordubete geroago, 13:30ean aurkezpen ekitaldia egingo dute Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian.

Bazkaria ere ez da faltako. Merkatuzarren izango da 14:30ean, eta bat egin nahi duen herritar ororentzat irekia da hori ere. Txartelak salgai dira jada, Rosmi dendan, Reyna tabernan, eta Bixigarri Gastrotekan; helduen txartelak 22 euroan daude salgai, eta gazteenak, 13 euroan. Zeliakoentzat menua eta barazkijalea ere badira aukeran, eta horietakoren bat behar duenak posta elektronikora mezua bidali beharko du zehaztuz (klik hemen). Bazkalostea girotzeaz, berriz, Iker Rodriguez DJa arduratuko da.

Agerraldia, “ezinbestekoa” duten  babesa eskatzeko ere baliatu zuten Hibaikako bi arraunlariek: “Gero eta handiagoa egin nahi dugun marea beltzaren tanta izan zaitezten eskatu nahi dizuegu herritarrei, estropadetara Hibaikaren koloreekin animatzera etorrita, babesle izanda, edota bazkidetuta”. Azken horretarako, Hibaikaren salmenta puntu ofiziala den Rosmi dendara joan eta bazkidetza orria bete baino ez dela egin behar azaldu duten Fariñak eta Telletxeak, “arraun elkartea babestearekin batera, Hibaikaren materiala erosterakoan beherapenak, eta bestelako abantailak jasoko ditu bazkideak”.

Gonbidapen zabal-zabalarekin bukatu zuten agerraldia: “Herritar gutziak animatu nahi zaituztegu gurekin bat egitera, Hibaika Eguna elkarrekin ospatzera hilaren 23an; Herri bat, traineru bat izatera. Gonbidatuta zaudete guztiak”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.