Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaIngurumena

Lezoko energia komunitatea, pizteko prest

Lezok energia komunitatea izango du. Gaur egindako agerraldian irmo esan dute udalak eta Iratzerrik atzera bueltarik gabeko urratsak egiten ari direla. Astelehenean, komunitatea sortzeko lehen saioa.

Udaleko eta Iratzerriko ordezkariak, gaurko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/11/07

Errotzeko iritsi da. Lezo energia komunitatea izateko bidean da, eskualdeko hirugarrena Oiartzungo Argitturriren eta Errenteria-Oreretako Ekiherriren ondoren. Bidea oinez egiten delako, datorren astelehenerako komunitate hori sortzeko oso garrantzitsu izan daitekeen batzarrera deitu dituzte herritarrak Lezoko Udalak eta Iratzerri taldeak. 18:30ean izango da topaketa, Kultura Aretoan: Lezoko energia komunitatea sortzeko bide horretan, konkrezio fasea osatzeko lehen saioa izanen da. Duela hiru urte hasitako prozesua egikaritzeko erro sendoko urratsa egin asmo dute astelehenean (hilak 11). Goienerreko kideek emango dituzte bertan hainbat xehetasun tekniko.

Saio horren eta bestelakoen berri eman dute gaur, agerraldian, Mikel Arruti alkateak, Iratzerriko kide Mikel Mitxelenak, eta udaleko Energia teknikari Mikel Suarezek. Alkateak aipatu du udala trantsizio energetikorako urratsak egiten ari dela, eta horren adibide bezala jarri ditu aurtendik Energia teknikaria duela herriak, Energia eta Klima Plana egiteko prozesuan direla, eta herrian komunitatea sortze bidean sustatzaile lanean ari dela; horiek Legealdi Planean jasotako ekintzak direla zehaztu du udal agintariak. “Komunitate horren aldeko lehen urratsa egiteko prest gara, Iratzerrirekin batera egingo da bide hori. Komunitate horiek badira tokiko energia kudeatzeko modu berritzailea, eta jakina, komunitatea den heinean beharrezkoa da herritarren, eragileen eta erakunde publikoen parte hartzea”, adierazi du Arrutik.

Komunitateak energia sistema bidezkoago bat eraikitzeko tresna direla uste du alkateak, beraz, herrian hori errotze aldera bideratze lanak egitea apropos dela iritzi du udal gobernu taldeak. Beraz, asteleheneko topagunera joan daitezela dei egin die herritarrei alkateak, Goienerrekoek emandako azalpen praktikoez gain, herritarrek aukera izango dutelako komunitatearekin engaiatzeko.

Iratzerriko Mikel Mitxelenak, bere aldetik, atzera jo du asteleheneko saioari testuingurua emateko. Azaldu du Iratzerri duela hiru urtetik ari dela energia komunitatearen gaiaren beharra gizarteratzeko zereginean, batetik eskualdean martxan diren komunitateekin harremana eta informazio-trukea mantenduz, eta herritarrekin nahiz Lezoko eragileekin askotariko saioak eginez. “Lezon bidea egiten ari gara. Oiartzunen eta Errenterian badituzte komunitateak. Beraz, eskualdeko ikuspegitik, pasaitarrak animatu nahiko nituzke komunitatea sortzeko bidean hasteko”, azaldu du.

Mitxelenak esan du tantaka-tantaka egin dituzten dinamiken bidez lezoarrei jakinarazi nahi izan dietela energia komunitateak zer diren, zein funtzio dituzten, eta zer onura ekar ditzaketen eskala txikiko eremuetatik hasi (bizilagunen komunitateak, esaterako), herri mailakoetaraino; “azken horren inguruan, udalarekin elkarlana piztuko dugu, instalazio fotovoltaikoak, adibidez, non jar daitezkeen zehazteko”, adierazi du. Autokontsumo tailerrak, argindarraren faktura ulertzeko tailerrak, Iratzerriren berri emateko aurkezpen orokorrak eragileekin… “Hiru urteko lanaren ondoren garaia iritsi da behin betiko komunitatearen gaiari eusteko, eta sortzeko”.

 

Erlazionatutako edukiaEnergia komunitatea osatzeko lehen saioa, Lezon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.