Trafiko aldaketak Behobia-Donostia lasterketaren harira
Errenteria-Oreretako eremu zabal bati eragingo dioten trafiko neurriak hartuko dituzte igandean, Behobia-Donostia lasterketaren harira.
59. Behobia-Donostia lasterketa egingo dute igandean. Horren harira, Errenteria-Oreretako eremu zabalari eragingo dioten trafiko neurriak. 09:00etatik 14:30era Nafarroa etorbide osoa ibilgailuentzat itxita izango da. Gainera Santa Klara eta Galiziako biribilguneen artean ezin izango da ibilgailurik aparkatu. Hala ere, Nafarroa hiribideko beste lekuetan utzi ahal izango dira aparkatuta, baino ezingo dira mugitu zirkulazioa etenda dagoen bitartean.
Bi aparkaleku doituko dituzte hilaren 9an eta 10ean 24 orduz, bata Touring etorbideko tenis pistan eta bestea Arramendi zelaian. Azkenik, Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdialdia, Etxe Berriak, Olibet, eta Iztieta auzoetan eragina izango du.
Informazio guztia kontsultatzeko egin klik hemen.