Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Behobia-Donostia

Elkartasunak ere badu leku Behobia-Donostian

Gabierrotako Auzo Elkarteak antolatuta, diru bilketa solidarioa egingo dute Aita Mariren alde igandean bertan, Behobia-Donostia lasterketa bitartean. Asteburu osorako, gainera, ekitaldiak antolatu dituzte migrazioaren gaineko gaiaz kontzientzia hartu eta sentsibilizazioa lantzeko herritarrekin.

Gabierrotako boluntario taldea aurreko ekitaldi bateko bilketan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/08

 

Olana urdin erraldoia zabalduko dute beste urtebetez Gabierrota auzoaren sarreran igandean. Helburua, Aita Mari erreskate ontziaren aldeko bilketa solidarioa egitea. 2019an hasi zen Errenteria-Oreretako Gabierrotako auzo elkartea elkartasun ekintza hori egiten, oso gogoan du Victor Gomez Vega antolatzaileak eta auzo elkarteko kideak: «Auzoa aktibatzeko ekintza bat antolatu nahi genuen, eta une horretan egunerokotasun betea zuen Aita Mari ontziak, denbora luzea zeramalako Pasaiako portuan Mediterraneo aldera irten ezinik». Hala hasi zuen auzoak elkartasun istorio ederra, eta ordutik hutsik egin gabe «esfortzu txiki bat gehiago» egitea eskatzen diete Behobia-Donostia lasterketan parte hartzen duten kirolariei, «euro bateko txanpona soinean eraman dezatela Gabierrotatik pasatzeko unean olana urdinera botatzeko».

Mediterraneoa irudikatzen du urtero Gabierrota auzoko boluntario talde horrek olana urdinarekin: migratzaileentzat, bizi hobe baterako bidean gehiegitan oztopo gaindiezin den itsasoa; Aita Mari ontziarentzat, elkartasun eskuzabalerako eremu gordina.

Antolaketan 44 lagun ari dira. Harro dio Gomezek eurena auzo solidarioa dela, «egunean bertan bizilagun pila aritzen dira laguntzen». Aurten, asteburu osora zabaldu dute programazioa, 2021ean egin zuten moduan: «Diru bilketatik harago, gaiaren gaineko kontzientziazioa egin nahi dugu, ezinbestekoa baita. Gabierrotak atera dezakeen dirua testimoniala da, eta indarra, gaiarekiko informazioa zabaltzen eta sentsibilizazio lana egiten jarriko dugu».

Horri begira gaur bertan (ostirala) hasiko da Evaristo Bouzas plazan muntatu duten karpa ekitaldiak hartzen.

Gastronomia eta musika eskutik

Gastronomia erakustaldi solidarioa antolatu dute gaurko. 20:00etan hasita jatekoak eta musika izango dira, Radio Rebelde taldea eta La Otra Kalleren eskutik. Gomezek eskertu egin du hori posible egingo duten guztien konpromisoa, «guztia dohaintzan egiten dugu; gozotegien, tabernen eta batez ere musika taldeen eskuzabaltasuna ikaragarria da».

Larunbatean, berriz, 11:00etan hasita Itsas Salbamenduko boluntarioak izango dira auzoan hitzaldia ematen eta kontzientziazioa lantzen. Batez ere, ikasleei begira antolatu dute ekintza hori, eta Oarsoaldeko ikastetxe guztietara bidali dute oharra, «gazte horiek dira etorkizuna». Kontzientziazio tailerra izango da. Arratsaldez, jubilatuen elkarteak antolatuta bingo solidarioa egingo dute 19:30etik aurrera, eta zuzenean ariko dira Calle Beat eta Psicoacustics taldeak.

Igandean gasolindegia zenaren aurrean postu bat, animaziorako musika eta olana urdinak jarriko dituzte, baita txosna nahiz Aita Mari-ren arropa salgai ere. Hori guztia Bixkor txarangak girotuko du.

Hiru egunetan, gainera, auzoan jarriko duten karpan Valentziara (Herrialde Katalanak) bidaltzeko materiala jasoko du auzo elkarteak.

Esker on hitzak izan ditu Gomezek elkartasun erakustaldia posible egiten duten guztientzat. Aipamena egin nahi izan dio, berezi-berezia, elkartasun sare horretan zein auzoaren martxan ezinbesteko kide izan duten Xabiri. «Gaur bertan abisatu didate hil dela —hilaren 1ean elkarrizketatu zuen Gomez hitza-k—. Oroitu nahi dugu, beti izan baita laguntzeko prest. Asteburu honetakoa berari ere eskaini nahi diogu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.