
Parte hartzaileek 14 kilometro egin beharko dituzte denera, zazpi korrika eta zazpi bizikletan.

ITSAS ZAINTZA SAREA-k Azaroaren 17an Gipuzkoako kostaldeko 6 herritan itsas- hondakinen bilketak antolatu ditu: dei egiten die herritar guztiei auzolanean parte hartzera.

Behobia-Donostia lasterketaren harira, Palestinako banderekin Gabierrotako biribilgune parera gerturatzeko deia egin du Orereta Palestinarekin herri dinamikak.

Behobia-Donostiak urtero milaka lasterkari biltzen baditu ere, hura egitea ezinezkoa litzateke elkarte eta eragileen lanik gabe. Horietako asko Oarso-Bidasokoak dira.

Oiatzungo Udalak, Pagoartek, Alternatiben Oihartzunak, Eskuahaldunak eskultore taldeak eta Palestinari Oiartzunak eragileak zenbait ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako.

Urteak daramate Iker Belintxonek eta Katerin Artolak euskal dantzetan. Bakarka zein bikoteka ibili dira, eta oraintsu Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa irabazi dute. Hala ere, dantzaren mundua alboratzea erabaki dute.

Behobia-Donostia lasterketa hobekien prestatzeko eta exekutatzeko gakoak eman ditu Mendartek eta ondo elikatzearen zein hidratatzearen garrantzia nabarmendu du.

Gabierrotako Auzo Elkarteak antolatuta, diru bilketa solidarioa egingo dute Aita Mariren alde igandean bertan, Behobia-Donostia lasterketa bitartean. Asteburu osorako, gainera, ekitaldiak antolatu dituzte migrazioaren gaineko gaiaz kontzientzia hartu eta sentsibilizazioa lantzeko herritarrekin.

Betiko itxi ditu ateak San Pedroko Muguruza Ardoak taberna-jatetxeak. Emozioz, eskertzez eta omenaldiz jositako egunak izaten ari dira 'Falcon Crest'-eko familia osatzen dutenentzat.

Autokontsumo kolektiboaren bidez familia eta tokiko komertzioek faktura energetikoaren %30a aurrezten ahalko dute. Lezoko Udaleko Talde Sozialistak herritarrak ekimen honekin bat egitera deitu ditu.

Hurrengo ostiralean, gaur zortzi, egingo dute Irakurketa Errazaren lehen saioa.

Kirolarien eta zaleen alboan izango da HITZA Behobia-Donostian. Hainbat irudi galeria eta herriz herrikako sailkapenak egingo ditu.

Kukai Dantzak eta Elkarrek 'Klera' argitaratu berri dute; erdi-erdian gerra egoera sufritzen duten umeen bizipenak.

Kamioi bat abiatuko da gaur material horrekin eta momentuz eten egingo dute bilketa. Berriro martxan jartzen dutenean jakinaraziko dute.

Korrikalarien festa da Behobia-Donostia. Baina haien alboan milaka dira errepide ertzetik babesa eta animoak ematen dizkietenak.

Hilaren 16an egingo du Papineko Gazteriak aurtengo Gaztain Eguna. Horri begira, gaztainak biltzeko irteera antolatu du iganderako.