Gaur eramango dute Valentziara Papresan jasotako materiala
Kamioi bat abiatuko da gaur material horrekin eta momentuz eten egingo dute bilketa. Berriro martxan jartzen dutenean jakinaraziko dute.
Material bilketa egin du Papresak Errenteria-Oreretako lantegian Valentziara (Herrialde Katalanak) bideratzeko. Gaur jakinarazi du, bildutako material guztiarekin lantegiko kamioi bat abaituko dela bertara jasotakoa kaltetuen eskura jartzeko.
Momentuz ez dutela material gehiago bilduko jakinarazi du lantegiak, beraz, herritarrek material gehiago ez eramateko eskatu du, momentuz. aurrerago berriro martxan jartzekotan bilketarik jakinaraziko dutela azaldu du Papresak.
Bide batez, materiala eraman duten herritar guztiei esker ona azaldu die lantegiak.