Korrikalariak, ahalegin betean Antxon
Oarso Bidasoan, Behobia-Donostia lasterketak pasa duen azken herria Pasaia izan da, Antxo zehazki. Hemen bertako hainbat bideo.
Gaurko Behobia-Donostia lasterketak une gogoangarriak utzi ditu. Horietako asko Antxon bizi izan dira, lasterketak 14 kilometro pasatxo zituenean. Ondoko bideoetan ikus daiteke partaideen ahalegina, jada helmuga hurbil, barru-barrutik indar eta kemen erakustaldian.