Hutsik ez du egin aurten ere Behobia-Donostia lasterketako Piratak. Lanbarren industriagune inguruan, bere espazioan, egin die harrera lasterkariei azken 31 urteetan bezala.
Gabierrotan, Zumardian, Alabergan, zein Kaputxinoetako biribilgune inguruan jende andana izan da animatzen.
Oarso Bidasoan, Behobia-Donostia lasterketak pasa duen azken herria Pasaia izan da, Antxo zehazki. Hemen bertako hainbat bideo.
Errenteriarra izan da 59. ekitaldian azkarrena; honakoarekin, hirugarrenez irabazi du Laxgarrek Behobia-Donostia lasterketa.