Behobia-Donostia

Xakib Laxgarrek irabazi du Behobia-Donostia

Errenteriarra izan da 59. ekitaldian azkarrena; honakoarekin, hirugarrenez irabazi du Laxgarrek Behobia-Donostia lasterketa.

Xakib Laxgarrek irabazi du Behobia-Donostia lasterketa. Argazkian, Gaintxurizketa igotzen.

Ez dago bi hiru gabe. Hala erakutsi du Xakib Laxgar kirolari errenteriarrak. Bera izan da Behobia-Donostiaren 59. ekitaldia osatzen lehena 01:02:18, eta horrenbestez, hirugarrenez lortu du lasterketa handiaren garaipena.

Bigarren sailkatuari 10 segundoko aldea atera dio Laxgarrek.  Lasterketaren buruan izan da uneoro, eta Errenteria-Oreretatiko Kaputxinoetako biribilgunerako igoeran  39,59ko denbora markatu du errenteriarrak. Gertutik jarraitu diote, baina helmugara lehenengoa iristeko lan bikaina, Laxgarrek.

Emakumeetan azkarrena, berriz, Kataluniako Mireia Guarner Piquet izanda, 01:14:04 denborarekin. Bi denborak, behin behinekoak dira, antolakuntzak emandakoak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.