Xakib Laxgarrek irabazi du Behobia-Donostia
Errenteriarra izan da 59. ekitaldian azkarrena; honakoarekin, hirugarrenez irabazi du Laxgarrek Behobia-Donostia lasterketa.
Ez dago bi hiru gabe. Hala erakutsi du Xakib Laxgar kirolari errenteriarrak. Bera izan da Behobia-Donostiaren 59. ekitaldia osatzen lehena 01:02:18, eta horrenbestez, hirugarrenez lortu du lasterketa handiaren garaipena.
Bigarren sailkatuari 10 segundoko aldea atera dio Laxgarrek. Lasterketaren buruan izan da uneoro, eta Errenteria-Oreretatiko Kaputxinoetako biribilgunerako igoeran 39,59ko denbora markatu du errenteriarrak. Gertutik jarraitu diote, baina helmugara lehenengoa iristeko lan bikaina, Laxgarrek.
Emakumeetan azkarrena, berriz, Kataluniako Mireia Guarner Piquet izanda, 01:14:04 denborarekin. Bi denborak, behin behinekoak dira, antolakuntzak emandakoak.