Behobia-Donostia

[Errenteriarren sailkapenarekin] Xakib Laxgar eta Izaskun Iñarra izan dira errenteriar azkarrenak

Errenteria-Oreretako 264 korrikalarik lortu zuten Behobia-Donostia lasterketa bukatzea. Xakib Laxgar lasterketaren irabazlea, eta Izaskun Iñarra izan ziren errenteriar azkarrenak.

Xakib Laxgar atzoko lasterketaren une batean, Kaputxinoetako biribilgunera igotzen.

Errenteria-Oreretako 264 korrikalari helmugaratu ziren atzo Behobia-Donostia lasterketa eginda. Azkarrenak, Xakib Laxgar Laxgar, lasterketa handiaren 59. ekitaldiaren irabazlea izan zen gizon errenteriar azkarrena; emakumeetan, berriz, helmuga lerroa zapaltzen lehen errenteriarra, Izaskun Iñarra Ibeas izan zen.

Giro ederra izan zuten lasterkariek, eguraldia lagun, eta ikusle andana bide ertzean animatzen. Hala izan zen Errenteria-Oreretako kaleetan ere, jende mordoak egin zuen bat lasterkariak animatzeko ibilbide osoan zehar. Jarraian, Errenteria-Oreretako lasterkarien podiumak kontsulta daitezke, eta jarraian dagoen estekan, berriz, lasterketa bukatu zuten Errenteria-Oreretako korrikalari guztien sailkapena ikus daiteke.

Datu horiek Behobia-Donostiaren antolatzaileek emandakoak dira.

Emakumeak

  • 1. Izaskun Iñarra Ibeas 1:33:51
  • 2. Leire Juanbeltz Mitxelena 1:36:02
  • 3. Edurne Irureta Padrones 1:37:22

Gizonak

  • 1. Xakib Laxgar Laxgar 1:02:17
  • 2. Asier Learte Gozalo 1:13:36
  • 3. Unai Moriones Salaberria 1:13:36

 

Sakatu esteka honetan errenteriarren sailkapen oso-osoa ikusteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.