[Lezoarren sailkapenarekin] Jon Ander Iparragirre eta Ana Gonzalez, lezoar azkarrenak
Orotara, 43 izan ziren bulebarreko helmuga gurutzatu zuten Lezoko lasterkariak, eta horietatik Iparragirre eta Gonzalez izan ziren onenak.
Jon Ander Iparragirre eta Ana Gonzalez izan ziren 59. Behobia-Donostia lasterketako lezoar azkarrenak. Orotara, 43 izan ziren bulebarreko helmuga gurutzatu zuten Lezoko lasterkariak, eta horietatik Iparragirre eta Gonzalez izan ziren onenak.
Jarraian gizonen eta emakumeen podiumak eta lezoarren sailkapen oso-osoak kontsulta daitezke.
Gizonak
- Jon Ander Iparragirre Zabaleta: 1:18:13.
- Imanol Arregi Intxausti: 1:20:19.
- Ibai Sanchez Alvarez: 1:21:28.
Emakumeak
- Ana Gonzalez: 1:31:11.
- Iratxe Etxegoien Errandonea: 1:36:16.
- Jaione Lekuona Irazusta: 1:45:10.
Lezoarren sailkapen osoa ikusteko egin klik esteka honetan.

