Lanak bukatuta martxan da Sorgintxulo kaleko igogailua
Makinaria aldatzeko lanak egin dituzte igogailu horretan, eta gaurtik martxan da berriro.
Sorgintxulo kaleko igogailuaren makinaria ordezkatuko du udalak. Argazkia: Herri Bizia Gaur goizetik martxan da berriro Kaputxinoak auzoko Sorgintxulo kaleko igogailua. Funtzionamendu arazoak ematen hasi zen eta igogailua behin betiko funtzionatzeari utzi baino lehen aldatzea erabaki zuen udalak: “Neurri honek igogailuaren ordezkapen prozesua azkartuko du, funtzionatzeari bat batean utziz gero hura ordezkatzeko epeak luzeagoak izango bailirateke”.
Hala, udal zerbitzu teknikoek bi hilabete aurreikusi zituzten lanak egiteko, eta lanetara 107.000 euroko diru zatia bideratu zuen udalak. Irailaren 2an hasi zituzten igogailuaren maikid¡naria ordezkatzeko lanak, eta gaurtik martxan da berriro.
