Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ijito Astearen barruan hainbat ekitaldi, ostiralera arte

Atzo hasita, ostiralera arte, pilota partidak, ipuin kontaketa, eta kaxoi flamenko tailerra antolatu dituzte Ijito Astearen barruan.

Ijito astearen aurkezpena atzo. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/12

Atzotik hasita Ijito Kultur Astea egiten ari dira Errenteria-Oreretan. Ohikoa den ijito kafearekin zabaldu zuten astea atzo goizean, Zumardian. Agerraldi horretan, aste honetarako ondu duen egitarauaren berri eman zuen Kamelamos Adiquerar elkarteak, baina baita, asteak dituen helburuez hitz egin. Horien artean, behinena, “diskriminazioari” eta “ijitoen aurkako jarrerari” aurre egitea da elkartearentzat: “Ekitaldi bakoitza, urrats bat da kultur inklusiorako eta antigitanismoari aurre egiteko”.

Honakoa, 22 ekitaldia izango du Ijito Asteak: “Ijito komunitatearen eta Errenteriako herriaren arteko zubiak eraikitzearen aldeko apustua egin dugu, 1991z geroztik; izan ere, argi dugu kulturak zubiak eskaintzen dizkigula sareak sortzeko, ezagutzaren bidez”.

Ostiralera arte egingo dute Ijito Kultur Astea. Ijito kafearekin hasi zituzten atzo antolatutako ekitaldiak eta arratsaldean astearen klasiko bihurtu den Montxo Jimenez Esku Pilota Txapelketa abiatu zuten. Agustina Otaola pilotalekuan izango dira hurrengo partidak, bihar eta ostiralean 19:00etatik 21:00etara.  EPLE eta Errenteria-Oreretako Mindara Elkartearen laguntza izango dute pilota txapelketa horretan.

Gaur,  Isabel Jimenezek dinamizatutako ijito-ipuinez gozatu ahal izango dute haurrek Markolako ludotekan 18:00etan, eta ostegunean, kaxoi flamenkoaren inguruko tailerra izango da Beraungo gaztelekuan 18:00etan.

60 ijito familia udalerrian

Ijito komunitatea zenbat herritarrek osatzen duten jakitea zaila dela azaldu du Kamelamos Adiquerar elkarteak, “ez da egiten zentsu hori, eta kontuan hartu behar da Errumaniatik heldu eta ijitoak diren biztanleak badirela, baina errumaniar gisa hartzen dituzte aintzat. oso zaila da beraz kopuru zehatz bat ematea”. Hala ere, udalerrian, Kamelamos Adiquerar elkartearekin harremanetan diren 60 familia dituztela erantsi du, “gehiago dira ijito komunitateko kideak, baina ez dugu zenbaki zehatza, ez da erraza”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.