Atzo hasita, ostiralera arte, pilota partidak, ipuin kontaketa, eta kaxoi flamenko tailerra antolatu dituzte Ijito Astearen barruan.
'Klera' argitalpena aurkeztu dute gaur Victoria Eugenia Klub aretoan; Jon Mayaren ideia batetik abiatuta askotariko diziplina artistikoetara eraman dute gerra, haurren begietatik.
Hilaren 14an eta 16an poesia eta musika uztartzen dituen jaialdiaren laugarren ekitaldia egingo da Gezalan. Helburua da poesia sozializatu eta herritarrengana hurbiltzea.
'Euskal Antzerkigintza Feminista Baterantz' topaketa egingo dute hilaren 29an, Oiartzunen. Egun osoko egitaraua osatu dute.
Hiru finalaurrekoetan lehena izango da Oiartzungoa. Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eli Pagola Apezetxea, Nerea Elustondo Plazaola eta Oier Etxeberria Zubimendi izango dira bertsolariak.
Rashid Khalidik idatzi eta Iñaki Alegria Loinazek itzuli dute liburua. Etzi izango da aurkezpena pleno aretoan. Alegria bertan izango da.
Azaroaren 10a Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Eguna da, eta Errenteria-Oreretako talde sozialistak omenaldia egin zuen igandean Fanderiako Bakearen Parkean dagoen monolitoan.
Ur-sarean konponketak egiteko ur mozketa egongo da bihar goizean. Bost orduko mozketa aurreikusten du Udalak.
Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiarekin lankidetzan, azaroaren 18 arte utziko ditu 'Energia argitu kit' maletak eskuragarri. Energia-kontsumoa neurtu ostean energia aurrezteko neurriak eskatzeko aukera egongo da.
Maddalen Iriarte izango da herri batzarrean, eta oinarrizko ponentziaren aurkezpena egingo du. Eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izango da.