Ur mozketa egongo da bihar Trintxerpen

Ur-sarean konponketak egiteko ur mozketa egongo da bihar goizean. Bost orduko mozketa aurreikusten du Udalak.

Bihar, hilaren 13an, ur mozketa egongo da Trintxerpeko Andonaegi kalean 08:00etatik 13:00ak arte.

Bost orduko mozketa aurreikusten du Pasaiako Udalak, hala ere, aukera egonez gero iragarritakoa baino lehenago emango da berriz ura.

Eragindako eragozpenengatik barkamena eskatu die Udalak herritarrei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.