Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Indarkeria matxistari aurre egiteko prestatu da Pasaia

Egitarau zabala antolatu da Pasaian Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagarrerazteko Nazioarteko Egunaren harria. Jarduera eta mobilizazioak egongo dira.

Oier Iriarte Arrondo
Pasaia
2024/11/13

Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunagatik gaur, hilaren 13an, hasi eta abenduaren 4an bukatuko den egitaraua osatu dute Pasaian. Udalak mobilizazioetan eta antolatutako jardueretan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.

Gaur arratsaldean irekiko da egitaraua, 17:00etan Trintxerpeko Alkateordetzan antolatutako mahai-inguruarekin. Giza eskubideen nazioarteko hiru defendatzailek hartuko dute parte, Las Mélidas mugimenduko Amaranta Margarita Portillo Peña (El Salvador), Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionaleko Diana Carolina Maradiaga Amador (Honduras) eta Yussi ekintzaile palestinarrak. Mahai-inguruak aukera emango die herritarrei gonbidatuen proiektuak ezagutu eta aurre egin beharreko erronka eta zailtasunak ulertzeko, baita bertako elkarte eta mugimendu feministarekin elkarrizketa sortzeko ere. Mahai-ingurua gazteleraz izango da, eta Udalak gonbidatuen segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dituela adierazi du.

Hurrengo hitzordua hilaren 19an Donibanen izango da. Indarkeria matxista, bikotearen eskematik haratago : familia barruko indarkeria izenpean matxismoaren errealitatearekiko dagoen ikuspegia zabaldu, matxismoarekiko kontzientzia hartu eta bestelako indarkeria motak detektatu eta lagundu ahal izateko tresnak emango dituzte hitzaldian. Donibaneko Kulturguneko Topagune aretoan izango da hitzaldia hilaren 19an 18:00an. Tailerra euskaraz eskainiko da.

Bi egunetan eskainiko dute A25 : Ez gaituzte isilduko tailerra, hilaren 20an eta 27an. Jabetze Eskolaren baitako tailerra da, eta indarkeria matxistaren aurkako lelo, esaldi eta abestiak bildu, eguneratu eta asmatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Jarduera elebiduna izango da, eta San Pedroko Alkateordetzan egingo dute. Lehentasuna edukiko dute Jabetze Eskolaren bidez izena ematen duten emakumeek.

Hilaren 22an jarraituko du egitarauak Bekoz Beko elkartearen hitzaldiaren eskutik. Nerabezaroa, gazteria eta indarkeria matxista hitzaldia antolatu dute Antxoko Elokaldetodas-en 18:30etan, gateleraz. Ondotik, Gipuzkoa Feminista elkarteak indarkeria matxistaren biktimei omenaldia egingo die 20:30etan Trintxerpeko Gernika plazan.

Ohi bezala, hilaren 24an 12:30etan Ni una menos errezitaldi poetiko-musikatua antolatu du Arteliburu 21-ek Topaketaren laguntzarekin. Gazteleraz egingo da errezitaldia, Trintxerpeko Alkateordetzan.

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunerako, hilaren 25erako, hiru mobilizazio antolatu ditu mugimendu feministak. Donibanen 19:00etan hil-kanpaiak jo eta auto-karabana antolatu dute, Antxon, Bekoz Bekok elkarretaratzea antolatu 19:30etan Biteri plazan, eta azkenik, Trintxerpen ere elkarretaratzera deitu du Pasaiako mugimendu feministak 19:30etan Gernika plazan.

Egitarauari itxiera emateko abenduaren 4an 17:00etan Trintxerpeko Alkateordetzan Generoa, arraza eta klasea : ikuspegi dekoloniala emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpenean saioa antolatu dute Kultur Arteko Elkarrizketak ekimenaren baitan. Saioa gazteleraz izango da

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.