Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Nazioarteko aktibista feministekin bildu dira Pasaian

Giza eskubideen defendatzaile diren hiru aktibista feministarekin jardunaldia egin zuten atzo, hilaren 13an. Emakumeen alde egiten duten lana aurkeztu zuten.

Oier Iriarte Arrondo
Pasaia
2024/11/14

El Salvadorreko Amaranta Margarita Portillo Peña, Honduraseko Diana Carolina Madariaga Amador eta bere identitateatea babesteko Yussi izena erabili duen Palestinako aktibistei harrera egin zien atzo, hilaren 13an, Pasaiako Udalak.

Udaleko talde politiko guztiek hartu zuten parte udaletxean egindako harreran. Bertan, udal-ordezkariek aktibistek emakumeen eskubideen alde eta haien herrialdeetako beste komunitate ahulen alde egiten duten lana ezagutu ahal izan zuten.

Udal-ordezkariez gain, hiru gonbidatuek Herri Babesareko eta elkarte feministetako ordezkariekin egoteko aukera izan zuten, Donibaneko Bixi-Bixiren lokalean egindako bazkarian. Bizipenak trukatu eta tokiko eta nazioarteko erronkak partekatu zituzten. Antxoko Bekoz Beko elkarte feministaren lokalean Pasaian emakumeen eskubideen alde egiten den lana ezagutu zuten aktibistek.

Jardunaldiak bukatzeko, Trintxerpeko Alkateordetzan, Emakumeak, giza eskubideak eta emakumeen eskubideak defendatzen izeneko mahai-inguruan parte hartu zuten gonbidatuek.

Herri Babesarea eta Mundubat Fundazioarekin lankidetzan antolatu dute hiru herrialdeetako aktibisten jardunaldi hau, eta lankidetza estutzen jarraituko duela adierazi du Pasaiako Udalak. Babes eta elkartasun sareen eta giza eskubideen defendatzaileei laguntza ematearen garrantzia azpimarratu du Teo Alberro Pasaiako alkateak.

Pasaiak Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira prestatu duen egitarauaren barruan antolatu zen jardunaldia. Abenduaren 4ra arte beste hainbat jarduera eta mobilizazio antolatu dituzte herriko eragileek.

 

Erlazionatutako edukiaIndarkeria matxistari aurre egiteko prestatu da Pasaia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.