Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bideo maratoia erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

Gure Eskuk bi urteko iraupena izango duen 'Herri Libre Bat!' dinamika sortu du, eta horren aitzakian Oiartzungo lantaldeak ekitaldia antolatu du Arizmendienean biharko.

Gure Eskuk antolatutako Pirinioetako Bidea egitasmoko irudi bat.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/11/15

Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak dinamika berria sortu du: Herri Libre Bat!.  Bi urterako kanpaina bat izateko jaio da, eta helburu nagusiak erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea eta auto afirmazio ariketa bat egitea dira. “Euskal Herria zazpi lurraldeko nazio bat dela aldarrikatzea da helburua, autogobernatua izan nahi duena, erabakitzeko eskubidea izan nahi duena eta hori dena harrotasunez bizi duena. Hori guztia erdigunera ekarri nahi du kanpainak: bai nazio aitortza, eta baita erabakitzeko eskubidea ere”.

Bide horretatik, eragile autonomo eta autofinantzatuak sortu duen dinamikaren nondik norakoak Jexux Olaziregi Gure Eskuko kide oiartzuarrak eman ditu. Euskal Herria nazio bat dela irudikatu zein aldarrikatzea, erabakitzeko eskubidea sustraitzea eta herri ilusioa piztea da kanpainak bilatzen duena. Ondorioz, erronka horretan jarriko du “bere indar guztia” Gure Eskuk datozen bi urteetan.

Oiartzungo Gure Eskuk urrian ohar bidez adierazi zuen “herri gisa urrats handi bat egiteko baliatu behar dugun aukera baten aurrean” dagoela Euskal Herria, “herri gisa urrats handi bat egiteko baliatu behar dugun aukera baten aurrean”. Lanean hasi ziren. “Arduraz, anbizioz eta ilusioz jokatzeko unea da, herri gisa aitortua izan eta gure etorkizunaren jabe izatea baitago jokoan”. Jendearen inplikazioaren inportantzia ere nabarmendu zuten: “Bidea bezain garrantzitsua bidea elkarrekin egitea da”.

Ildo horretatik sortu dute Herri Libre Bat! dinamika, eta bi urteko kanpaina horren lehen inflexio puntua biharkoa (larunbata) izango da.

Ikus-entzunezkoen maratoia

Biharkoa, Bagara izeneko ikus-entzunezkoen maratoia izango da, eta “360 graduko Euskal Herria” erakustea da jarduera honen helburua.

Erabakitzeko eskubidearen eta herri nortasunaren aldeko bideoaren bidez «emankizun erraldoi bat» osatuko dute, maratoi hibrido baten moduan. Olaziregik azaldu duenez, hamabi orduko maratoia izango da, geldiunerik gabekoa. Hainbat herri, zonalde eta herritatik bidali dituzte bideoak; noski, Oiartzunek ere egin du berea. 

Ikus-entzunezkoen maratoiak Euskal Herriko hainbat txokotan egingo diren hiru zuzeneko ekitaldi izango ditu: Bilbo, Iruñea eta Gasteizen; hasieran lau ziren, baina Donostiako hitzordua bertan behera utzi dute. Eguerdiko hamabietan izango da lehen ekitaldia, Bilbon, eta Bagara ikuskizunarekin zabalduko dute eguneko egitaraua, Azkuna zentroan.

Gasteizen txanda izango da gero, ordubete geroago, eta arabarrek Gu, Agustina! ikuskizuna ikusteko aukera izango dute Auzolana frontoian. Maddalen Arzallus ere bertan izango da.

Azkenik, arratsaldeko seietan, Iruñea izango da protagonista. Nafarroako Antzerki Eskolaren egoitzan izango da azken hitzordua, eta bertan Orreagatik iragan hurbilera antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute Segurako Historia Oroituz elkartearen eskutik.  “Gure herriaren historiako zati bat ikusteko aukera izango dugu”, azaldu du Gure Eskuko kideak.

Ekitaldi guztietarako sarrerak, informazioa edo izen emateak kontsultatu nahi izanez gero, jo Gure Eskuren webgunera.

Era berean, Oiartzunen ere sortu dute egitaraua Gure Eskukoek. Bihar Arizmendienean elkartzeko deia egin dute, eta bertan Bilboko ekitaldia zuzenean eta denek batera, komunitatean, ikusiko dute. Olaziregiren esanetan hura da ekitaldien artean garrantzitsuena: “Datozen mobilizazioak iragarriko dituzte, eta herri honen sakoneko irakurketa bat edo posizio politiko bat plazaratzeko unea izango da”.

Alabaina, maratoian agertuko den Oiartzungo bideoa estreinakoz emango dute Arizmendienean, beraz, bertaratzen direnek oiartzuarren lana primizian ikusteko parada izango dute.

Ildo beretik, Olaziregik aurreratu du material berria ere kaleratuko dutela egunean bertan, hala nola elastikoak eta tote bag izaerako poltsak. Oiartzunekin lotura duen materiala izango da salgai jarriko dutena, betiere Herri Libre Bat! kanpainaren barruan egin dutena.

Goizeko hamaiketatik eguerdiko ordu bietara izango dute bertaratzen direnek postuko gaiak erosteko aukera, eta tartean, hamabietan, Bilboko ekitaldia jarriko dute pantaila handian.

Ekitaldiak zuzenean ikusteko bi aukera helarazi dituzte Bagara ikus-entzunezko maratoiaren antolatzaileek: Youtuben, Gure Eskuren kanalean —@gureesku—; Hamaika telebistan; edo helbide honetan.

Biharko ekitaldiaz gain, Txerri Egunean ere egongo da Gure Esku. Ostera, Olaziregik Hitza-ri aurreratu dio datorren urterako hainbat mugarri izango dituen plangintza oso bat ari direla antolatzen. Aurrerago iragarriko dituzten ekintza horiek Gure Eskuk deituko duen mobilizaziora artekoak izango dira. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.