Gari abeslaria, Kontu Kantarin
Hilaren 17an Gari Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da. Kontu Kontari egitasmoaren hirugarren saioa da.
Euskal musikaren historia bizia da Iñaki Igon Garitaonandia Gari. 40 urteko ibilbidea du egina jada, bakarka eta Hertzainak taldean. Etzi (igandea) Pasaian izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan zehazki: Kontu Kantari egitasmoaren hirugarren saioaren protagonista izango da Gari.
Haren musika eta hitzak entzuteko aukera izango dute hara joaten direnek. Izan ere, 2024an argitaratutako Behin bizitzea diskoaren abestiak, nahiz garai batekoak interpretatuko ditu musikariak. Horrez gain, solasaldirako tarteak ere ez du hutsik egingo, Sua Enparantza aktore eta dantzariak gidatutako saioan zer eta nola egiten duen azaltzeko aukera izango baitu abeslariak.
19:00etan hasiko da Kontu Kantariren saioa. Sarrerak bost euroan eros daitezke Interneteko bibe.me plataformaren bitartez.