Urdabururen collage erraldoiak saria du

Collage erraldoian parte hartu dutenen artean bost sari zozkatuko ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 21ean.

Collage erraldoia muntatzen. argazkia: Urdaburu elkartea

Collage erraldoia osatzen ari da Urdaburu Mendizale elkartea. Jasotako argazki guztiekin ari dira muntatzen egoitzan bertan collage erraldoi hori, eta parte hartzaile guztien artean bost sari zozkatuko dituztela jakinarazi dute.

Zozketa hori hilaren 21ean egingo dute, ostegunarekin, 19:30ean Urdabururen egoitzan. Egun horretan, bideo bat proiektatuko dute bidalitako argazki guztiekin eta muntaiaren zati batekin osatua. Urdaburutik, parte hartzera animatu dute eta bertaratzera ostegunean bideoa zein collage erraldoia ikusteko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.