Badator udazken feminista
Oiartzungo Asanblada Feministak, Orgasmok, Killirikupek, Coopera Euskadi GKEak eta EHAZEk egitarau zabala prestatu dute datozen egunetarako.
Badator udazken feminista, eta Oiartzungo Asanblada Feministaren, Orgasmoren (Oiartzungo Gazte Sortzaileen taldea), Killirikuperen (Emakumeak ahalduntzeko Oiartzungo Eskola elkartea), Coopera Euskadi GKEaren eta EHAZEren (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) eskutik helduko da. Datozen egunetarako egitarau zabala prestatu dute:
- Hilaren 25erako emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea eta ekimen bat antolatu dituzte. Doneztebe plazan izango da, 18:30ean.
- Hilaren 29an Euskal Antzerkigintzaren Topaketa Feminista antolatu dute, egun osoan zehar Landetxen. Ikus egitaraua.
- Hilaren 30ean Greba Orokorraren urteurren agerraldia egingo dute, Doneztebe Plazan, 12:30ean. Arratsaldean, 19:00ean, Zoittu antzezlana ikusteko aukera izango da. Sarrerak hemen.
- Abenduaren 10ean Mama laburmetraila proiektatu eta ondoren solasaldia egingo dute, Landetxen. Sarrerak hemen.