Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Auzo defentsarekin erantzun diote muralaren kontrako "erasoari"

Erabilera anitzeko gunean Gaztañoko bizilagunek duela hiru urte ondu zuten muralari eraso egin diotela eta grafiti batekin estali salatu dute auzotarrek; espazioa berriro margotu dute auzolanean.

Auzolanean berriro margotzen
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/18

Antolatu eta auzo erantzuna eman dute Gaztañon. Horretarako gaitasuna dutela erakutsi dute asko-askotan eta orain ere, hala egin dute. ERabilera anitzeko espazioan, auzoko frontoian, murla egin zuten bizilagunek orain hiru urte. Lanketa luze-sakona zegoen mural horen atzean: hormetatik kanpo egin zuten diseinua, eta gero hura paretetara eraman eta auzolanean egi bihurtu.

Hiru urte geroago, auzoak erabaki eta ondutako murala “eraso” dute, sinadura erraldoi baten grafitia eginda. Gertaera horrek haserrea piztu du bizilagunen artean, eta azkar eman diote erantzuna. Auzotarrek baliatzen duten Telegram kanalaren bidez salatu zuten gertakaria. Argi esna zuten, ez zutela “halakorik onartuko” partekatu zuten idatzian, baita erantzuteko prest zirela ere.

Azaldu dute aldarrikapenak egin eta kaleak koloretsu mantentzeko hormak erabiltzearen alde daudela Gaztañon, baina beti ere bizilagunekin elkar bizitzen, “honakoa baina, zalantzarik ez dugu,, auzoa kaltetzeko ekintza izan da, eta eraso gisa hartu dugu guk”.

Erasoa gaitzetsita, auzolanerako hitzordua jarri zuten, “hondatutako mural zatia” leheneratu ez, tamalez, baina duin konpontzeko. Esan eta egin. Sinadura erraldoia estali, eta muralarekin integratutako marrazki berria prestatu dute, markatu eta margotu. Erabilera anitzeko guneko muralaren gainean irakur daiteke orain Auzo defentsa letra handi-handiz. Bide batez, auzo defentsan bezain beste dakitela auzolanean jarri dute agerian, beste behin ere.

Ondoko argazkiak Gaztañoko bizilagunenak dira.

Grafitia murala erasotu zutenean
GRafitia estaltzen auzolanean
grafitia estaltzen auzolanean

Murala auzolanean konpondu dute
GRafitia estaltzen auzolanean
Grafitia ezbaatuta eta zatia markatuta berriro margotu zain
murala markatuta auzolanean

Auzolanean berriro margotzen
Auzolanean berriro margotzen
Marrazki berria markatzen auzolanean

Murala berriro margotuta
Murala berriro margotuta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.