Mobilizazio jendetsua egin dute gaur iluntzean Trintxerpen, dozenaka eta dozenaka lagunek Pasaiako Mugimendu Feministaren deiari erantzun diote. Irmoki salatu dute atzoko eraso matxista.
Urrian egin zuten lehen bilera udalak eta herriko eragileek. Urtarrileko batzarrean hasiko dira mahaiaren egitekoaz eta izaeraz hausnartzen.
Pasaiako Udalak deituta, atzoko eraso matxistari aurre egiteko elkarretaratzea egin dute eguerdian udaletxearen parean.
Pasaiako Ikuska festibaleko Mintzagun Saria erabakiko dute ikasleek. Horretarako, hainbat saio ondu dituzte, gaurtik asteazkenera bitartean.
2011ko Ehizaren Legeak segurtasun neurriak jasotzen baditu ere, talde ekologistak esan du herritarren babesa ez dela bermatzen.
Eresbilek mende erdia bete du Euskal Herriko konpositoreen dokumentazio musikala bildu, katalogatu eta zabaltzen; Baguesek musikarekin lotuta bizi osoko ibilbidea du soinean. Ostiralean —hilak 20— izango da kontzertua, Fatima Andra Mariaren elizan.
Mari Domingiren Errepublika Magikoaren hirugarren ekitaldia antolatu du Orereta Ikastolak abenduaren 6tik 22ra.
Gipuzkoako Bertso Txapelketaren lehen finalerdian añorgarra izan zen irabazle, Ane Labakaren aurretik. Bete egin zen Elorsoro.
Eusko Ikaskuntzak musika ondare tradizionala berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik emango dio Manuel Lekuona saria.
Atzo eguerdian izan zen eraso matxista. Gizonak atxikia zuen emakumea euren etxebizitzan.
Ilara handiak sortzen ari dira Kaputxinoetak eta Lartzabalgo biribilguneen artean. Trafikoa Errenteria erdialdetik desbideratzen ari dira.
HITZAren Igandean Historiaz Jantzi bisita gidatuen egitasmoaren bigarren saioa igande honetan izango da. Arrantzara hurbiltzeko aukera izango dute partaideek.
Inkesta bat egiten hasi da helburua betetzeko gaurtik hasi eta abenduaren 9ra arte; 18-30 urte arteko gazteei begirakoa da inkesta hori.
Jesusen Bihotza zaharren egoitzan bilketa egin zuten lehenik, baita Seminarioan ere, eta orain, Sanmarkosene adinekoen egoitzak eman die materiala dohaintzan
Hilaren 24an izango da antzezlana, 19:00etan, Landetxen. Sarrerak eskuragarri daude Oiartzungo Udalaren webgunean.
Irmo salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak atzoko Trintxerpeko hilketa saiakera matxista. Bat egin du udalak deitutako mobilizazioarekin.
Senior Mailako taldeen artetik Munttarpeko emakumeena izan da asteburuko garaipen bakarra.
Montxo Jimenez Esku Pilota Txapelketa jokatu da astean zehar Kamelamos Adiquerar elkarteak antolatuta Ijito Kultur Astearen barruan.
Erabilera anitzeko gunean Gaztañoko bizilagunek duela hiru urte ondu zuten muralari eraso egin diotela eta grafiti batekin estali salatu dute auzotarrek; espazioa berriro margotu dute auzolanean.