Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Beñat Gaztelumendi, Oiartzundik finalera

Gipuzkoako Bertso Txapelketaren lehen finalerdian añorgarra izan zen irabazle, Ane Labakaren aurretik. Bete egin zen Elorsoro.

Beñat Gaztelumendi, atzo Oiartzunen.
Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2024/11/18

Azken fasean da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Oiartzunen jokatu zen atzo (igandea) hiru finalerdietatik lehena, eta neurri batean pronostikoak bete egin ziren: Beñat Gaztelumendi Arandia añorgarra izan zen atzokoan Elorsoron puntu gehien lortu zituen bertsolaria, beraz, saioa irabazi eta zuzenean abenduaren 14an Donostiako Illunben egingo den finalean izateko eskubidea bere egin du. Ane Labaka Mayoz lasartearra hurbil izan zuen Gaztelumendik, ordea: irabazleak 560,5 puntu eskuratu zituen atzokoan, eta bigarren izan zen Labakak 552.

Bete egin zen atzo Elorsoro. Ikusmina eragin zuen herrialdeko bertsolarien txapelketaren finalerdiak. Gozatu egin zuten ikusleek, bertsolariek lehiaketak eskatzen duen tentsio puntua izan arren, zenbaitetan aske aritzeko aukera ez zutelako galdu. Eskertu egin zuen publikoak hori.

Gaztelumendiren eta Labakaren atzetik, hirugarren Nerea Elustondo Plazaola izan zen, 522,5 punturekin. Haien ondoren Asier Azpiroz Iztuetak (475,5 puntu), Oier Etxeberria Zubimendik (468,5) eta Eli Pagola Apezetxeak (449) osatu zuten sailkapena.

Gipuzkoakoaren hiru finalerdietatik lehena izan zen Oiartzungoa. Beste biak hilaren 24an Zarautzen (17:00) eta abenduaren 1ean Arrasaten (17:00) izango dira. Zarauzkoan izango da Alaia Martin Etxebeste oiartzuarra.

Ondokoak Elorsoroko saioaren hainbat irudi dira, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak egindakoak. Irudi gehiago ikusteko, eta finalaurrekoaren xehetasun gehiago izateko baliatu esteka hau.


 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.