Bostetik bost, etxerako
Montxo Jimenez Esku Pilota Txapelketa jokatu da astean zehar Kamelamos Adiquerar elkarteak antolatuta Ijito Kultur Astearen barruan.
Etxean jokatutako bost partidak, etxeko pilotariek irabazi dituzte; bostetik bost, etxean beraz federatutako lehiaketei dagokienean. Pala Motzean Estefanok eta Abelek 40-29 irabazi zuten Errepala 1en aurka, eta Eskisabelek eta Rubenek 40-28 Oiangu 4ren kontra.
Eskuz Haur Mailan Gonzalez, Bandres eta Arzelusen garaipenak Hernani, Gazteleku eta Izurungo pilotarien kontra, hurrenez hurren.
Bestalde, astelehenean hasi eta ostiralean bukatu zen Montxo Jimenez esku pilota txapelketan giro aparta. Ijito Kulturaren Astearen barruan Kamelamos Adiquerar elkarteak antolatzen du txapelketa hori. Astelehenean jokatutako partidan Mindara elkarteko L. Ortega eta I. Huegun EPLEko R. Pichel eta L. Caballeroren kontra aritu ziren; garaipena 17-22 EPLEko pilotarien alde. Asteazkenean jokatu zuten final aurrekoa. J. Jimenez eta J. Jimenez pilotariek 22 eta A. Ruiz J. Jimenezek osatutako bikoteak, 19; J. Borja-A.Perez eta J. Contreras-R.Contreas bikoteen artekoan berriz, bigarrenentzat garaipena 16-22).
Ostiralean jokatu zuten finala eta R. Contreras-J Contreras bikoteak irabazi zuen J. Jimenez-J.Jimenez bikotearen kontra 22-19.
EPLEk nabarmen jarri du ostiralean Montxo Jimenez txapelketaren finalak eta EPLEren Haur Mailako partidek Agustina Otaola pilotalekuan sortu zuten giroa.