Emakume bat hiltzen saiatu da gizon bat Trintxerpen
Atzo eguerdian izan zen eraso matxista. Gizonak atxikia zuen emakumea euren etxebizitzan.
Atzo eguerdian 35 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Trintxerpen, haren bikotekidea hitzen saiatzeagatik. Labanarekin eraso zuen gizonak emakumea euren etxebizitzan.
Segurtasun Sailaren arabera, 12:50ak aldera sartu ziren ertzainak Arrandegi kaleko etxebizitzara. Han, gizonak besoarekin lepotik helduta zuen emakumea, eta beste eskuan labana handi bat zuen. Erasotzaileari aurre egin, eta atxilotu egin zuten agenteek. Zauri oso larriak zituen emakumeak eskuetan, odoletan zegoen, labankadei aurre egin zien. Etxebizitzan lehen arta egin, eta Donostiako ospitalera eraman zuten emakumea.
“Genero indarkeria esparruan hilketa egiten saiatzea” egotzita ertzain etxera eraman zuten lehenik gizonak, eta segidan epailearen aurrera eraman zuten.